04. ADECKA

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Arrigorriagan Merkataritzako Bulego Teknikoa  ireki dela eta martxoaren 9tik (astelehena) aurrera hasiko dela bere jarduera.

Bulegoa Tailerren Etxean dago, Kultur Etxearen ondoan. Bertan, teknikari bat egongo da merkataritza arloko aholkularitza teknikoa emateko; hona hemen berarekin harremanetan jartzeko posta elektronikoa (adecka@live.com) eta telefonoa: 688 676 366.

Bulego horren ordutegia astelehenetik asteazkenera izango da, 09:00etatik 17:30era. Jendea hartzeko ordutegia 14:00etatik 16:00etara izango da.