DENDARIAK ZORNOTZAKO MERKATARIEN ELKARTEA

Deskribapena

Dendariak Amorebieta-Etxanoko merkatarien elkartea da. 1999an sortua, bere helburu nagusia Amorebieta-Etxanoko tokiko merkataritza indartzea eta dinamizatzea izan zen. Dendariak denda, zerbitzu enpresa eta ostalaritza talde zabal batek osatzen du.
Dendariak Bizkaidendak Bizkaiko merkatari Elkarteen Federazioko eta Euskaldendak elkarteko kide sortzailea da.
Enpresaburu elkartuek osatutako zuzendaritza-batzorde batek zuzentzen du. Enpresaburu horiek hartzen dituzte azken erabakiak, eta aldizka biltzen dira interes handieneko gaiak jorratzeko. Bilera horiek ateak zabalik egiten dira, elkarteko kide diren saltokiek nahi dutenean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Herria

Amorebieta-Etxano

Helbidea

C/ Luis Urrengoetxea, 9

Telefonoa

Email-a

zornotzakodendariak@dendariak.com