ONDARROAKO MERKATARIEN ELKARTEA

Deskribapena

Dendari, ostalari eta zerbitzu enpresetan lan egiten duten pertsonen lanari esker eta Udalaren laguntzarekin 2001ean, Zatozte sortu zen.
Urte hauetan zehar eta gaur egun arte elkarteak denda txiki eta ostalarien garapen eta formaziorako lanean dihardu.
Gaur egun 65 bazkide ditu Zatoztek, 200 lagun inguru daudelarik lanean eta herrian gero eta indartsuagoa da bere presentzia, ekintza propioak antolatuz eta herrian egiten diren ekintza ugaritan parte hartuz.
Zatoztek zerbitzu eskaintza zabala du bazkideentzat, bai Merkataritzako Bulego Teknikoen bidez, bai Lea Artibaiko GARAPEN AGENTZIA-ren bidez.
Harreman Instituzionalak
Eusko Jaurlaritzarekin komertzio txikiaren aldeko promozioaren aldeko hitzarmena.
Ondarroako Udalarekin Herriko komertzioaren aldeko hitzarmena.
Merkatal Ganberarekin hitzarmena.
Publizitatea eta komertzioaren sustapena.
Publizitate kanpainak
Gida komertzialak
Elkartearen irudi eta karteleria
Elkartearen web gunearen garapena.
Udaleko web gunearen barne
Promozio eta dinamizazio lanak: merkatu txikia, gabonetako zozketak, eskaparate lehiaketa, moda topaketak,……
Prestakuntza iraunkorra eta informazioa
Formazio ikastaroak eta merkataritza-arloko zabalkuntza eta informazio jarduerak.
IKT ikastaroak.
Zerbitzuak edo hitzarmen bereziak: bankuekin, telefonia, kontsumo energetikoaren murrizketa…
Komertzio txikiarentzat informazioa, aholkularitza eta laguntzen tramitazioa…

15. zatozte

Herria

Ondarroa

Helbidea

Kanttoipe, 3

Telefonoa

Email-a

zatozte@telefonica.net