fiestas de cruces

Barakaldoko ABK Asociación Barakaldo de
Comercio, Hostelería, Servicios, Entidades
Empresariales y Comerciales, azken urteetan
bezala, dinamizazio eta parte-hartze proiektua jarri
du martxan Gurutzeko jaiak ospatzeko.
Maiatzaren 8tik 15era, GASTROART azoka
tematikoan parte hartu nahi dugu bertako
merkataritza bultzatzeko asmoarekin. Azoka,
Gurutze Enparantzan dauden bertako lokaleetan
eta sahalmaietan (25-33 salmahai) kokatuko da
(erantsitako argazkiak erakusten duen bezala).
Bertako lokalak ikusgai egiten laguntzeko,
dendariek beren produktuetako batzuk kalera
aterako dituzte, eta aldi berean, erakusketaren gaia
errespetatu beharko da (gangarik ez).
Salmahaiko parte-hartzeari dagokionez, erakutsi
edota salduko diren produktuak, dendarien jantziak
zein mahaien apainketa, azokaren gaiarekin lotura
izan beharko du.
Mota guztietariko dendak parte hartu ahalko dute
(janari-dendak, ostalaritza eta zerbitzu sektoreak
baita ere).
ABK-k, tailer eta jolas-jarduera ugari antolatuko ditu
bertako lokalen inguruan zein azokan bertan,
maiatzaren 8tik 15era, ordu eta egun zehatzetan.
Parte-hartu nahi duten guztiek ABK Barakaldo
Elkartearekin jarri behar dira harremanetan,
hurrengo telefonoan: 645 689 341 edota email-aren
bidez: abkbarakaldo@gmail.com.
Izen emate ordena errespetatuko da salmahaiak
esleitzeko. Lehentasuna ABK-ko bazkideek izango
dute, jarraian, bazkide ez diren Gurutzetako beste
merkatariek eta azkenik, Barakaldoko gainerako
dendariek.
Barakaldoko merkatariekin salmahai guztiak ez
badira betetzen, beste herriko merkatariekin bete
ahal izango dira.
Izen emateko epea 2020ko martxoaren 19an
bukatuko da. Interesa duten merkatari guztiek,
martxoaren azkenengo astean deituak izango dira
baldintza guztiak jakinarazteko.